Politika -

Martxoak 7

Lokarrik bere agurrean aurkeztuko du bakearen aldeko azken proposamena

Ekitaldia Bilbon izango da, eta bederatzi urteko ibilbideari amaiera emango diote Brian Currinen eta Paul Riosen hitzaldiekin.

Paul Rios. Argazkia: Efe
Paul Rios.
Paul Rios. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak martxoaren 7an aurkeztuko du bakea lortzeko azken proposamena, erakundeak 'agur' esango duen ekitaldian, hain zuzen ere.

Bilbon egingo duten ekitaldi horretan, amaiera emango diote bederatzi urteko ibilbideari, eta Brian Currin eta Paul Rios izango dira hizlariak.

Eliseoko Zelaiak antzokiko ekitaldiaren ostean, bazkaria egingo dute, eta musikarekin luzatuko dute jaia 19:30 arte.

Lokarri 2006an jaio zen, Elkarriren ondorengo gisa, ETAren su-etena baliatuz bake prozesuan herritarren parte-hartzea sustatzeko borondatearekin.

Barajaseko atentatuaren eta ETAren erasoak itzuli ostean, bi helburu jarri zituen 2009an: ETAren indarkeria amaitzea eta Sortu legezko izatea.

Bi helburuak beteta, Lokarriren ustez atzeraezina da bake prozesua: "Harrotasunez esan dezakegu Lokarrik ezinbesteko laguntza eman zuela helburuak errealitate bihurtzen".

Azken urteotan antolatutako jardunaldien artean, Aieteko Konferentzia izan da sona handiena lortu duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Sortu ETA