Politika -

Facebooken idatzi du

Urkullu:'Sufrimendu handia eragin dutenek lezioak eman nahi dizkigute'

Ezker abertzaleari aipamena eginda lehendakariak azpimarratu duenez, "lehen deabruen antza zutenek aingerutzat hartzen dute orain euren burua".

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak deitoratu duenez, "sufrimendu handia eragin zutenek, egun lezioak eman nahi dizkigute, egindako mina aitortu gabe, are gutxiago, barkamena eskatu barik". Zuzenean esan gabe, ezker abertzaleari aipamena egin dio Urkulluk.

Lehendakariak mezua argitaratu du Facebooken, azken asteetan Kutxabanken inguruan izandako polemikaren harira. "Lehen deabruen antza zutenek aingerutzat hartzen dute orain euren burua, eta lehen aingeruak zirenek gaur deabruen antza dute; eboluzioarekin lotuta egotea baino gehiago, beharbada mutazio kontu bat da!", idatzi du lehendakariak.

"Hala ere, sufrimendu handia eragin zutenek orain lezioak eman nahi izanak egonezina sortzen du, egindako mina aitortu gabe, are gutxiago, barkamena eskatu barik", esan du Urkulluk. "Gainera, armen mehatxupean dirua biltzen lagundu zutenek orain dirua itzultzea eskatzen dute", salatu du.

"Gaur egun 2012, 2011 eta 2010eko gertakari bat albiste bihurtzen dutenek, iraganean norbaitek hori egingo balu, horiek epaituko zuketen; gizakiaren eboluzioa izango da, edo denbora-ikuspegiagatik! Darwin bizirik egongo balitz, eta errealitatea eta giza-eboluzioaren arintasuna ikusiko balitu, bere teoria aldatuko luke", ondorioztatu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea