Politika -

Kritika

EH Bildu: ‘Kutxabank auziak kontrol publikoaren beharra azaleratu du’

Beolaren esanetan, kontrol publikoa izan balitz, orain “irregulartasunen informazio askoz ere zuzenagoa” egongo litzateke, eta EAJ, PSE eta PP egin ditu horren erantzule.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Beola EH Bilduko ordezkariak ziurtatu duenez, Kutxabankek Mikel Cabieces Gobernu espainiarreko ordezkari ohiari egindako ordainketek "argi" utzi dute entitatearen "kontrol publikoa" beharrezkoa dela, azkenaldian koalizioak eskatu bezala.

Beolak elkarretaratze batean parte hartu du gaur, astelehena, Donostiako Kutxabanken egoitzaren aurrean, Kutxako administrazio kontseiluko zenbait kide ohirekin batera.

Hedabideei egindako adierazpenetan adierazi duenarena arabera, kontrol publikoa izan balitz, orain "irregulartasunen informazio askoz ere zuzenagoa" egongo litzateke, eta EAJ, PSE eta PP egin ditu horren erantzule, kanpoko ikuskaritzaren kontra bozkatu zutelako.

Gainera, EH Bilduko ordezkarien azken egunotako ildo beretik, Legebiltzarrean ikerketa batzordea egitea eskatu du, Cabiecesi 243.000 euroko ordainketaren erantzukizun politikoak argitzeko, "Legebiltzarreko alderdi guztiek babestuta" gainera.

"Kasu horrek milaka eta milaka pertsonaren diruaren erabileraren gainean zalantzak zabaldu ditu, modu ez egokian eta etika gutxirekin erabiltzen ari dira, EAJ, PSE-EE eta PP alderdien interes politikoei erantzuteko eta finantzatzeko", nabarmendu du.

Gainera, kritikatu egin du jarduera horiek "ekintza sozialerako finantzaziorik" ez dagoela esaten duten garai batean egin dituzte.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Popularra Kutxabank berriak EH Bildu Bizkaia PSE-EE