Politika -

Sortu

Arraiz: 'ETAren aitzakiarik gabe erabakitzeko eskubidea nagusituko da'

Hasier Arraizen esanetan, erabakitzeko eskubidearen inguruan beste alderdi politikoekin akordioak lortzeko aukera berriak zabaldu dira.

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak "Forum Europan" parte hartu du. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak "Forum Europan" parte hartu du. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak "Forum Europan" parte hartu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, ETAren jarduera armatuaren "aitzakiarik gabe", erabakitzeko eskubideak gehiengoaren babesa jasoko du Euskal Herrian. Halaber, horren esanetan, Estatuak dar-dar egiten du Euskal Herrian eta Katalunian ireki diren prozesu eratzaileen aurrean.

Forum Europan eskainitako hitzaldian Arraizek adierazi duenez, ETAren jarduera armaturik gabe, erabakitzeko eskubidearen inguruan beste alderdi politikoekin akordioak lortzeko aukera berriak zabaldu direla. "Herrialdearen zentralitatea hartuko du" eta "kanpoan gelditzen direnek marjinalitatearen aldeko hautua egingo dute", erantsi du.

Arraiz Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu eratzaileen eta Espainiako Estatuaren artean sinergia berriak eratzearen alde agertu da. Horren iritziz, "78ko sarraila guztiak lehertuko ditu" eta gaineratu du "Estatutik at" soilik izango dela posible Euskal Herrian bakerako agertoki bat sortzea eta benetako demokrazia gauzatzea.

Buruzagi abertzaleak EH Bilduk urtarrilaren 24an aurkeztu zuen "Euskal Bidea" agiria defendatu du. "Euskal Bidea" Euskal Herriko biztanle guztien parte hartze demokratikoan oinarritutako aldebakarreko prozesu eratzailea izango da, "Euskal Estatua" eraikitzeko helburua izango duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hasier Arraiz ETA albisteak