Politika -

Azpiegiturak

EH Bilduk Bidegiri buruzko ikerketa batzordea eskatu du Gipuzkoan

Koalizioak azaldu duenez, "oso larriak" dira ikertu beharrekoak, "Bidegiren zuzendaritzako kargudun politikoek irregulartasunak sinatu" zituztelako.

AP-1 errepidea. Argazkia: EiTB
AP-1 errepidea.
AP-1 errepidea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ikerketa batzordea eskatuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan "Bidegi auziko ardura politikoak argitzeko", elkarte horretan aurreko legegintzaldian (EAJren garaian) irregulartasunak izan zirela atzeman ostean.

Koalizioak gogora ekarri duenez, Azpeitiako Auzitegiak onartu egin du Aldundiak jarritako kereila, AP-1 errepidea eraikitzeko egin behar ziren lan batzuengatik Bidegik 3,4 milioi euro ordaindu zituelako, baina azkenean lan horiek egin ez zirelako. Gainera, hiru lagun daude inputatuta.

EH Bilduk esan du "oso larriak" direla ikertu beharrekoak, "Bidegiren zuzendaritzako kargudun politikoek irregulartasunak sinatu" zituztelako.

Hori dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiei ikerketa bat abiatzeko eskatu die, eta gainerako alderdiei ekimenarekin bat egiteko deia egin die, herrialdeko parlamentuari dagokiolako "gertatu zena ezagutaraztea eta ardura politikoak argitzea".

"Ez dago beste aldera begiratzerik. Gizarteak dagoeneko erakutsi du ez duela ustelkeria kasurik onartzen" eta Batzar Nagusiek "azalpenak eman behar dituzte", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Gaurko albisteak Gipuzkoa Ustezko ustelkeria politikoa albisteak EH Bildu Gipuzkoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa AP-1 autobidea