Politika -

'Euskal Bideari' buruz

Arraiz: 'Urkulluk EAJ eta EH Bilduren arteko lankidetza oztopatzen du'

EH Bilduko bozeramaileak deitoratu duenez, "guk lankidetza-esparruak adosteko proposamenak egiten ditugun bitartean", jeltzaleek "harresi gero eta altuagoak eraikitzen dituzte".

Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Elkarlanerako oztopo da Urkullu lehendakaria, Hasier Arraizen ustez

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Harraiz EH Bilduko bozeramailearen iritzian, Iñigo Urkullu lehendakaria "arazo handia bilakatzen ari da, eta EAJren eta EH Bilduren arteko lankidetza eta akordioak oztopatzen ari da". Horrela, Urkulluk "Euskal Bideari" buruz egindako adierazpenak kritikatu ditu Arraizek.

Igande honeta nlehendakariak elkarrizketa eskaini dio 'El Diario Vasco' kazetari, eta bertan EH Bilduren proposamena errefusatu du, "instituzioak desmuntatzea nahi duelako". Halaber, EAJ Aldundiko gobernuan jartzearen alde azaldu da Urkullu, hauteskunde-zerrenda bozkatuena ez izan arren.

"Urkulluk ez du arazorik Estatu espainarrarekin, haren arazo bakarra, haren obsesio bakarra EH Bildu dela dirudi", adierazi du buruzagi abertzaleak. "Urkulluren eta EAJren jarrerek justifikaziorik ez duena zuritu nahi dute", azpimarratu du, "eta PSErekin lotutako akordio horiek gero eta usain txarragoa dute".

EAJk EH Bilduren proposamena errefusatu arren, Arraizek ohartarazi die koalizioak "haren erabakia" hartu duela, eta "aurrera egingo dugula, EAJ edo gainerakoak itxaron gabe".

"Bide hau egin nahi dugu, justizia soziala, subiratasun osoa eta estatu propioa lortzeko euskal bidea, hain zuzen ere, eta gure aliatu potentzialekin egingo dugu, euskal herritarrekin, hain zuzen ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hasier Arraiz berriak EH Bildu Nafarroa