Politika -

EAJ-ren hauteskunde-programa

Atez-atekoa kendu eta erraustegia egingo dutela hitzeman du Olanok

Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plana berriro abiatzeko konpromisoa hartu du Markel Olano EAJren ahaldun nagusirako hautagaiak.

Olano, hauteskunde-programaren ardatzak aurkezteko prentsaurrekoan. EiTB
markel olano
EAJk berriro bultzatuko du errauste planta

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondakinen kudeaketaren harira, EAJren hauteskunde-programaren ardatzak aurkeztu ditu gaur Markel Olano EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak. Hiru izango lirateke asmoak: lurraldeko hondakinak kudeatzeko plana berriro abian jartzea (Zubietan erraustegia eraikitzeko bidea ematen du), atez-ateko sistema bertan behera uztea eta Osinbeltzeko (Zestoa) bizigabeen zabortegia bazter uztea.

EAJk Gipuzkoako foru hauteskundeak irabazten baditu, hondakinak kudeatzeko plana berriro martxan jarriko dute eta Bilduk errefusatutako Zubietako erraustegia egin egingo dutela iragarri du Olanok.

Errauste plantak tamaina txikiagoa izatearen aukera zabalik utzi du buruzagi jeltzaleak, egoera aztertzeko txosten berriak egingo dituztela iragarrita.

Olanoren ustez, posible da proiektu hau berriro abiatzea, foru-araua eta ingurumen-baimena indarrean daudelako. Horrez gain, finantzazio-kontratuak martxan daudela argudiatu du EAJko ahaldun nagusirako hautagaiak, aseguru-kuotak ordaintzen jarraitzen dutelako.

Atez-atekoari eta Osinbeltzi, ezetz borobila

Hondakinak atez ate biltzeko Bilduren sistema kendu egingo duela berretsi du EAJk, sistemak edukiontzien ereduaren "halako hiru" kosta duelako eta "emaitza tankerakoak" dituelako.

Horren ordez, txip-dun bosgarren edukiontzia - hondakin organikoa biltzekoa- ezarriko du EAJk, "gehien birziklatzen duten herritarrak saritzeko".

Azkenik, Zestoako harrobian, Osinbeltzen, Bilduk egin asmo duen bizigabeen zabortegiaren proiektua ere bertan behera utziko dute jeltzaleek, "legez kontrakoa izateaz gain, gutxieneko ingurumen baldintzak betetzen ez dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Albisteak Gipuzkoa EH Bildu Ingurumena azken ordukoa