Politika -

Ikurren Legea

Ikurrina ezin izango da Nafarroako eraikin ofizialetako hagetan mugitu

Nafarroakoaren alboan beste banderaren bat jartzeko aukera onartzea nahi zuen Herri Ekimen Legegileak, baina Nafarroako Parlamentuak atzera bota du. UPNk, PSNk eta PPk kontrako botoa eman dute.

Ikurrinaren aldeko manifestazioa Iruñean. Artxiboko irudia: EFE
Ikurrinaren aldeko manifestazioa Iruñean. Artxiboko irudia: EFE
Ikurrinaren aldeko manifestazioa Iruñean. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako eraikuntza ofizialetan foru erkidegoko banderaren alboan beste bat jartzeko aukera onartzea eskatzen zuen Herri Ekimen Legegileak Parlamentuan. Ikurrinak bezala, "herriaren babes zabala" duten banderek eraikin publikoetako hagetan mugitzeko aukera izatea nahi zuen ekimenak, baina Parlamentuak atzera bota du.

Proposamena UPN, PSN eta PPren kontrako botoekin errefusatu du Ganberak. Nafarroako bandera ofiziala erabiltzea eta erakustea planteatzen zuen ekimenak; izan ere, "erkidegoko batasunaren eta munduarekiko elkartasunaren ikurra da".

Hala ere, Nafarroako bandera Administrazioaren eraikin eta egoitzatan publikoki erabiltzeak "alboan beste banderaren bat jartzea ezin du eragotzi, are gutxiago herriaren babes zabala duen kasuetan", ekimenaren hitzetan.

Era berean, ikurren erabilpenaren inguruan gizartearen iritzia ezagutzeko erakunde publikoek herri galdeketak antolatzeko aukera jasotzen zuen ekimenak.

Ikurren legea Nafarroan Barcina EITB

Eneko Compains ekimenaren bozeramailea Nafarroako Parlamentuan. Argazkia: EiTB

"Errespetua aniztasunari"

Eneko Compains ekimenaren bozeramaileak hitza hartu du Nafarroako Parlamentuan eta Atarrabiako eredua adibidetzat jarri du. Compainsen ahotan, ikurrinak urteak eman ditu herriko udaletxean "inolako arazorik gabe", eta herritarrak "baketsu" bizi izan dira.

Lege-proposamenak bakarrik "demokrazia, aniztasuna eta Nafarroako herritarren oinarrizko eskubideak errespetatzea" nahi duela gaineratu du Compainsek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa