Politika -
Lapurdi
Lau gazte atxilotu dituzte Ipar Euskal Herrian, hainbat eraso egotzita
Polizia 2013ko amaieran Ipar Euskal Herrian udako etxeen kontra egindako erasoak ikertzen ari da, eta etxeok erre izana egotzi die atxilotuei.
Erredakzioa
Ipar Euskal Herriko lau gazte atxilotu ditu Poliziak zenbait herritan, 2013an udako etxe batzuen kontrako erasoekin lotuta daudelakoan, epaitegietako iturri batek Eferi jakinarazi dionez.
Paueko Jendarmeriako ikertzaile talde batek Jean-François Magis, Haitz Agirrebarrena, Teo Salomon eta Alex Feldman gazteak atxilotu ditu, aipatutako etxeei su ematea leporatuta, ‘Euskal Herria ez da salgai’ lelopean egindako kanpainaren baitan.
Gainera, poliziek gazteen etxebizitzak miatu dituzte Baionan, Arrosan eta Itsasun, eta Paueko polizia-etxera eraman dituzte.
Behin-behinean atxilotu dituzte laurak, SDAT terrorismoaren kontrako taldeak (Parisko Fiskaltzari lotutakoa) egindako ikerketa dela eta.
Polizia 2013ko amaieran Ipar Euskal Herrian udako etxeen kontra egindako erasoak ikertzen ari da, eta etxeok erre izana egotzi die atxilotuei.
Etxe horietako batean, gutxienez, “Euskal Herria ez da salgai” ageri zen horma batean margotuta.