Politika -

Tertulia Radio Euskadi

'Estatu ereduaren gaineko eztabaida egin behar da', EAJren arabera

Bestalde, EH Bilduk esan du Urkulluren proposamenak ez duela ekarpen berririk egiten; PSEren arabera, ez dago euskal agenda politikoan, eta PPk “bere buruari so egitea” egotzi dio.

Egibar: 'Estatu ereduaren gaineko eztabaida egin behar da'

2:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen ustean,?Estatu ereduaren gaineko eztabaida egin behar da. Gainera, esan du Estatuak begiak zabaldu behar dituela euskal errealitatearen edo errealitate katalanaren aurrean. ?Elkarbizitza ezin da inposatu, adostu behar da?, adierazi du.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko legebiltzarkideak aurreko ostegunean lehendakariak egindako proposamena izan du hizpide. Iñigo Urkullu lehendakariak Estatuaren eta Euskadiren arteko itun baten alde egin zuen, euskal ?nazioaren izaera? aitortzeko eta botere judizialaren eta euskal kanpo politikaren ?zatiketa? onar dezan, Nafarroarekin harremanak ?erakundeetara? eramateaz gain.

Egibarren ustean, edozein itun lortzeko borondate politikoa behar da eta hori da, hain justu, ?ez dagoena?. Gainera, jeltzalearen arabera, ?Autonomia Estatutua indarrean egon den urteen ondoren eta izan dituen garapenaren eta murrizketen ostean, Estatu ereduaren gaineko eztabaida egon behar da?.

Testuinguru horretan, ?itunari heltzeko euskarriak? badaudela berretsi du Egibarrek, Estatutuan bertan jasota baitago ezin zaizkiola ukatu Euskal Herriari dagozkion eskubideak. ?Nahi izanez gero, itunari heltzeko bideak egon, badaude?, gaineratu du.

?Ez du ekarpen berririk egiten?

Bestalde, Oskar Matute EH Bilduren legebiltzarkidearen esanetan, lehendakariaren proposamenak ?ez du ekarpen berririk egiten? eta ?bi aldeen arteko elkarrizketa bilatzea? saiakera ?antzua? izango da.

?Proposamenak ez du ezer berririk ekarri. Orain, erritmoa biziagoa egin behar da, hain luzea ez izateko. Agortutako bidea da, ahalegin antzua, Estatuak ez duelako bi aldeen arteko elkarrizketa onartuko, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen ingurukoa bada?.

Matuteren iritzian, erritmoa biziagoa egitea ez da gaizki ulerturako larrialdi historikoa, baizik eta ?sumendi batean? bizitzearen ondorioa.

Txarli Prieto PSE-EEren legebiltzarkideak, gainera, ohartarazi egin du Iñigo Urkulluren ?ametsak? (Euskadi eta Estatuaren arteko akordio baten inguruan) ez daudela ?euskal agenda politikoan?, agenda ekonomian oinarritzen delako.

?Langabeziak gora egiten jarraitzen du eta, bitartean, lehendakaria herritarrei axola ez zaien gauzekin tematuta dago, harrigarria da. Diskurtso politikoa burujabetzan oinarritu nahi izatea lekuz kanpo dago?, esan du. ?Euskal agenda politikoan ez daude Iñigo Urkulluren ametsak?, erantsi du.

Azkenik, Carmelo Barrio Alderdi Popularreko legebiltzarkideak ?bere buruari so egitea, herrialdeari egin beharrean?, egotzi dio lehendakariari. ?Selfiaren politikak ez du balio herrialde honetan?.

?Lehendakariak ?selfi?aren politika berreskuratu du. Bere buruari, eta ez herrialdeari, begira dago. Bere errealitatean bizi da, berea, edo bere agenda politikoak adierazten diona?, esan du. Eusko Jaurlaritzaren errealitateak lehendakaria ?gizarte eta ekonomia arloetan aritzea? behartzen du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia EAJ-PNV PP Iñigo Urkullu biografia Gaurko albisteak Nafarroan EH Bildu Araba Euskal sozialistak