Politika -

20. urtemuga

San Gil: 'PPren egungo ildoak lotsarazi egingo luke Gregorio'

Ana Iribarrek eta Consuelo Ordoñezeko Alderdi Popularrari egindako kritikekin bat egin du Maria San Gilek.

Gregorio Ordoñezekin zegoen Maria San Gil atentatuaren unean
Maria San Gil
Gregorio Ordoñezekin zegoen Maria San Gil atentatuaren unean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria San Gil Euskadiko PPko presidente ohiak elkarrizketa batean adierazi duenez, “Gregorio Ordoñezek lotsa izango luke bere alderdiak duen borondate politiko faltaren aurrean”. COPEri eskainitako elkarrizketan egin ditu adierazpenak, eta Ana Iribar, Gregorio Ordoñez zenaren alarguna, bat etorri da harekin. “Sinestezina egiten zait EH Bilduk Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundia zuzentzea”, gaineratu du San Gilek.

PPren presidente ohiak, Iribarrek eta Consuelo Ordoñezek Alderdi Popularrak egun duen ildoa kritikatu dute, atentatuaren 20. urtemuga betetzen denean.

“Kasu batzuetan izan ezik, PP ez da nire nebaren alderdi berdina”, esan du Consuelo Ordoñezek RNEn. Iribarrek ere ildo beretik egin ditu adierazpenak. “Gregoriok lotsa izango luke ETAren proiektu politikoari amaiera emateko dagoen borondate politiko faltaren aurrean, eta nazka izango luke herritarrek EH Bildu bezalako alderdi bati botoa emateagatik”, azpimarratu du alargunak.

San Gilek atentatuaren une “gogorra” gogora ekarri du elkarrizketan. “1995ean ez genuen uste ETAk gure aurka egin zezakeenik. Ez genuen begiratzen non esertzen ginen”, esan du.

“Gustu txarreko broma bat iruditu zitzaidan pistola Gregorioren buruan ikusi nuenean. Segundo bat geroago, hilda zegoen. Sinesgaitza egin zitzaidan. Arropatatik heldu nahi nion eta pertsona baten bizitzarekin nahi zuena egiteko nor zen galdetu”, esan du San Gilek.

“Gregorioren aurkako erasoa gizartearen aurkako erasoa izan zen, eta aurrerapauso bat ematea beharrezko zela ikusi zuten askok”, esan du. Ordezkaezina zela nabarmendu du San Gilek, eta berak defendatutakoa ez desagertzeko eta hilketa doakoa ez izateko “askok pauso bat aurrera ematea erabaki zuten”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra