Politika -
Presoak
Lehendakaria Etxerateko ordezkariekin bilduko da
Hala, Urkullu izango da presoen senideekin bilera ofiziala egingo duen lehenengo lehendakaria.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakaria Etxerat euskal presoen senideen elkarteko ordezkariekin bilduko da, elkarteak urteko txostena emateko egin dion eskaria onartuta.
Lehendakaritzako iturriek baieztatu dute Etxeratek abenduan egin ziola elkarrizketa bat izateko eskaria lehendakariari, eta horrek onartu egin duela.
Orain, agendak egokitu eta bilerarako data jartzeko zain daude, oraindik ez baitakite noiz izango den batzarra.
Jaurlaritzak lehendakariaren ohiko agendaren barruan kokatu du bilera, hainbat elkarterekin eta eragile sozialekin batzarrak egiten dituelako aldian behin, aipatu iturrien esanetan.
Hala, Urkullu izango da presoen senideekin bilera ofiziala egingo duen lehenengo lehendakaria.