Politika -

Bideokonferentzia

PPn B kontabilitate bat eraman zuela berretsi du Barcenasek

Barcenasen familiak 200.000 euroko fidantza biltzea lortu du. Javier Gomez de Liaño abokatuak bermea ordainduko du ostegun honetan, eta diruzain ohia Soto del Realeko kartzelatik aterako da.

Luis Barcenas PPko altxorzain ohiaren bideokonferentzia. Argazkia
Luis Barcenas PPko altxorzain ohiaren bideokonferentzia. Argazkia
Luis Barcenasen agerraldia, bideokonferentzia baten bidez

3:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrean B kontabilitate bat eraman zuela berretsi du gaur Luis Barcenas PPko diruzain ohiak, baina alderdiari emandako dohaintzak obren truke egin zirenik ukatu du. Balear Uharteetako administrazio publikoetan zein beste erkidegoetako erakundeetan hori gertatu izana ukatu du Barcenasek.

Bestalde, Madrilera eta AEBetara alde egin zuenean Jaume Matas Balear Uharteetako presidenteari ordainketak egin zizkiotela onartu du PPko altxorzain ohiak. AEBetara alde egin zuenean Genovak Matasi egin zion ordainketa ?ohiko praktika? bat zela azaldu du Barcenasek.

Barcenasen hitzetan, erantzukizuneko kargu bat bete duten pertsonek alde egiten zutenean ?hilabete batzuetan zehar diru kopuru bat? ematea normala zen, ?beharrizanak asetzeko? helburuarekin.

Son Espases ospitalearen eraikuntza ikertzeko batzordean agerraldia egin du PPko altxorzain ohiak, baina bideokonferentzia baten bidez; izan ere, oraindik Soto del Realeko espetxean preso dago. Javier Gomez de Liaño abokatuak ez laguntzea deitoratu du Barcenasek.

PPk jasotzen zituen dohaintzak ?obra publikoa esleitzearen ondorio? ez zirela azaldu du Barcenasek agerraldian. PPko diruzain ohiaren hitzetan, ?enpresek alderdiarekin harreman ona izan nahi zuten eta horretarako operazio horiek egiten zituzten?.

Barcenas Gurtel efe

Argazkia: EFE

Alvaro Lapuerta PPko altxorzain nazional ohia operazio horietako bitartekaria zela esan du Barcenasek. Hala ere, bera ere bertan izaten zela erantsi du.

Kontabilitate paraleloa

?Alvaro Lapuertak eta nik kontabilitate paralelo bat eraman genuen urteetan zehar?, adierazi du Barcenasek, baina PPk paradisu fiskaletan konturik ez duela esan du. ?PPk ekarpenak esku-dirutan edo kontu korrontean jaso ditu, eta baita kontabilitate paralelo batean ordainketa batzuen kasuan ere?, gaineratu du. ?Paradisu fiskaletara transferentziarik ez, Suitzako kontuak Luis Barcenasenak dira?, adierazi du.

Lapuertaren eta Villar Mirren arteko harremana ?estua? zela onartu du Barcenasek, baina Son Espases ospitaleari buruz norbaitekin hitz egin ote zuen ez dakiela aitortu du. Hala eta guztiz ere, ospitalearen esleipenarekin loturarik ez dagoela errepikatu du. Villar Mirrek emandako dohaintzak baino askoz handiagoa zen Son Espaseseko obren garrantzia, azaldu duenez.

Espetxetik ateratzear

Espetxetik ateratzeko 200.000 euroko fidantza ezarri zion Auzitegi Nazionalak PPko altxorzain ohiari. Barcenasen familiak dagoeneko dirua biltzea lortu du. Javier Gomez de Liaño abokatuak bermea ordainduko du ostegun honetan, eta diruzain ohia Soto del Realeko kartzelatik aterako da.

Barcenas auzian ?B kutxa bat baldin badago, ez da PPrena, kudeatzen zuen pertsonarena baizik?, adierazi du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak. Espetxetik ateratzeko alderdiaren eta altxorzain ohiaren arteko akordioa egon denik ukatu du Cospedalek.

62 urte eta 8 hilabeteko zigorra

Estatuko Abokatutzak 62 urte eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra eskatuko du Barcenasentzat, Gurtel sarearen aurreneko garaiagatik (1999-2005). Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak bezalaxe, PPn B kutxa bat (1990-2008) izan dela frogatutzat jo du Estatuko Abokatutzak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barcenas auzia