Politika -

Ibilbide orria

Independentzia aldebakarrez lortzea proposatuko du EH Bilduk

Koalizio abertzaleak larunbatean aurkeztuko du proposamena, Irunen egingo duen ekitaldi batean.

Pello Urizar eta Rebeka Ubera EH Bilduko bozeramaileak, gaurko ekitaldian. EFE
Pello Urizar eta Rebeka Ubera EH Bilduko bozeramaileak, gaurko ekitaldian. EFE
Pello Urizar eta Rebeka Ubera EH Bilduko bozeramaileak, gaurko ekitaldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk independentzia "aldebakarrez eta Espainiako eta Frantziako estatuak kontuan hartu gabe" lortzeko "ibilbide orri" bat proposatuko die gainerako alderdiei.

Ekimena larunbatean aurkeztuko dute, Irungo Ficoban egingo duten ekitaldi batean, Pello Urizar eta Rebeka Ubera bozeramaileek prentsaurrekoan aurreratu dutenez.

Horien esanetan, "urrats ausartagoak egiteko eta etorkizuna diseinatzeko unea heldu da". "Estatu eredu honek ez du ezer eskaintzeko; menpekotasunak sortzen dituen joerak hautsi egin behar dira", gaineratu dute.

EH Bilduk ohartarazi duenez, "konponbidea ez da kanpotik etorriko, legeek Euskal Herria menpe edukitzen jarraitzea baitute helburu". Horregatik, "aldebakartasuna"ren alde egin dute, "aurrera egiteko modu bakarra" baita.

Koalizio abertzaleak larunbateko ekitaldian zehaztuko ditu ibilbide orriaren nondik norakoak, eta gainerako alderdien "atxikimendua" baino gehiago, horien parte-hartzea lortu nahi dutela esan dute, "akordioa" lortzea helburu.

EAJk Eusko Legebiltzarrean autogobernuari buruzko akordioa adostu nahi duela gogorarazi diete kazetariek Urizarri eta Uberari, eta horiek erantzun dute "gizarteak" gidatu behar duela prozesua, ez alderdi jeltzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Bizkaia