Politika -
Gipuzkoa
Azken agurra egin diote Uribetxebarriari Arrasaten, ekitaldi zibilean
Uribetxebarriaren senitarteko batek eskerrak eman dizkie gerturatutakoei eta azken bi urteetan babesa eman dietenei, “familiarentzat oso gogorrak izan dira”, azpimarratu du.
Erredakzioa
Josu Uribetxebarria Bolinagaren senitarteko eta gertukoek presoari azken agurra egiteko ekitaldi zibilean dira, Arrasateko Aldai parkean. Uribetxebarria atzo goizaldean hil zen, minbiziak jota.
Hil-kutxa ikurrina batekin eta presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzen zuen bandera batekin estali dute, eta txalo artean sartu da parkean. Besteak beste, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kide historikoa, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Diputazioko bozeramalea eta Inaxio Azarragaurizar Arrasateko alkatea izan dira.
Enrique Letona preso gaixoak aske uzteko eskatu du, hil-kutxaren aurrean zegoela. Gainera, Uribetxebarriari emandako baldintzapeko askatasuna ?mugatua? izan da, ?poliziak jazarrita izan delako?, salatu du.
Ekitaldian, hainbat ikurrina eta presoak gerturatzearen aldeko bandera ikusi da. Halaber, espetxe-politikaren kontrako bertsoak bota, aurresku bat dantzatu, ?Eusko Gudariak? abestu eta ?Gora Euskadi Askatuta? oihukatu dute.
Uribetxebarriaren senitarteko batek eskerrak eman dizkie gerturatutakoei eta azken bi urteetan babesa eman dietenei, ?familiarentzat oso gogorrak izan dira?, azpimarratu du.
Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioaren eta Julio Iglesias Zamora enpresariaren bahiketarengatik zigortu zuten, besteak beste, ETAko presoa. Auzitegi Nazionalak behin-behinean aske utzi zuen 2012 urtean, minbizi sendaezina zuelako.
Bilkura
Atzo, elkarretaratze isila egin zuten Arrasaten, Espainiako Gobernuaren espetxe politika salatzeko.
Ekitaldira joan zirenek sakabanaketarekin bukatzeko eta gaixotasun larriak dituzten presoak berehala aske uzteko eskatu zuten, ?Gaixo larrien askatasuna orain? irakur zitekeen pankarta bat eskuan zutela.