Politika -

polizia operazioa

'Mate' operazioa, 'Xake'ren jarraipena

Orain urtebete, 2014ko urtarrilaren 8an, Guardia Zibilak ‘Xake’ operazioa burutu zuen, zortzi pertsona atxilotuta, eta Eloy Velascok espetxeratzeko agindua eman zuen.

Arantza Zulueta, iaz atxilotu zuten egunean. Irudia: EiTB
Arantza Zulueta, iaz atxilotu zuten egunean. Irudia: EiTB
ETAko presoen abokatuen aurka operazio ugari izan dira azken urteetan

1:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gaur, astelehena, ?Mate? operazioaren baitan atxilotutako 12 abokatuekin, orain dela urtebete ustekoz ?kartzelen frontea?ren kontra abiatutako ?Xake? operazioa osatu du.

?Xake? eta ?Mate? operazioak ulertzeko 2012an Herrira euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri mugimenduren kontra egindako operaziora salto egin behar da. 2013ko irailean, bertan behera utzi zuten Herriraren jarduera.

Orain dela urtebete, zehatz-mehatz urtarrilaren 8an, Guardia Zibilak ?Xake? operazioa abiatu zuen, zortzi pertsona atxilotuta, eta Eloy Velascok espetxeratzeko agindua eman zuen, ?erakunde terrorista baten kide izateagatik?. Velascoren arabera, ?ETA beraren adar operatibo bat gehiago zen?, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuek gidatuta.

Operazioa egin bain egun batzuk lehenago, 2013ko abenduaren 28an, Euskal Preso Politikoen eta Iheslarien Kolektiboak (EPPK) ?eragindako mina? aitortu eta kartzelatik modu ?mailakatuan? eta ?banaka? ateratzeko legedia onartu zuen.

'Xake'n eta 'Mate'n atxilotutakoak

Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu zituen iazko 'Xake' operazioan, alegia, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) bitartekaritzaren aurka egindako operazioan. Atxilotutako lagunak ondorengoak izan ziren: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aintzane Orkolaga, Mikel Almandoz, Asier Aranguren, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campo eta Egoitz Lopez de la Calle.

Oraingo honetan, Guardia Zibilak Euskal Herriko hainbat herritan eta Madrilen egin ditu atxiloketak. Oraingoz, hamasei lagun atxilotu dituzte. Amaia Izko, Eukene Jauregi, Haizea Ziluaga, Arantxa Aparicio, Aier Larrarte, Javier Carballido, Jaione Karrera, Onintza Ostolaza, Ainhoa Baglieto, Atxarte Salvador, Kepa Manzisidor, Alfonso Zenon, Ane Ituño, Nagore San Martin, Fran Balda eta Jon Mintegiaga dira atxilotuak.

Iragarritako atxiloketak

Abokatuen kolektiboak haien kontrako balizko operazio baten berri eman zuten iazko ekainean. Egun horretan, ''eskubideen urraketaren lekuko ezerosoak paretik kendu'' nahi dituztela salatu zuten abokatuek beraiek. Horien hitzetan, ''astakeria'' eta ''gatazkari irtenbide aurkitzeko Estatuaren ezintasunaren egiaztapena'' litzateke.

Presoen 20 bat abokatuk egin zuten agerraldia, eta bertan esan zutenez, ''ez da kasualitatea ustez operatibo berri bat martxan jarri nahi izatea'', kaleratutako hainbat informaziori aipamen eginda. Abokatuek ''sinesgarritasuna'' eman diete informazio horiei, ''esperientziak hala erakutsita''; ''ez da lehen aldia halakorik gertatzen denik'', esan zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika ETA