Politika -

Ustelkeria

Oriol Pujolek uko egin dio epailearen eurrean deklaratzeari

Epaileak inputatu egin zuen Jordi Pujolen semea, funtzionarioak erasotea eta agiriak faltsutzea egotzita.

Oriol Pujol CiUko diputatu ohia. EFE
Oriol Pujol CiUko diputatu ohia. EFE
Oriol Pujol CiUko diputatu ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Pujol CiUko diputatu ohi eta Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren semeak uko egin dio epailearen aurrean deklaratzeari. Inputatu gisa deklaratzera deitu dute, funtzionarioak erostea eta agiriak faltsutzea egotzita.

Europa Press agentziak zabaldu duenez, Pujolek "abokatuak aholkatuta" egin dio uko deklaratzeari. Aurretik, bitan deklaratu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian, ITV auziaren baitan.

Anna Vidal emazteak eta Sergi Alsina enpresaburuak ere baztertu dute deklaratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Espainian Jordi Pujol berriak