Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Lander Martinez aukeratu dute Bilboko Podemosen idazkari nagusi

Bizkaiko hiriburuan alderdiak dituen erronkez galdetuta, "Podemos indartu, jendeari hurbildu eta parte hartzea sustatu" aipatu ditu Martinezek.

Lander Martinez. Argazkia: @LanderAhalDugu
Lander Martinez. Argazkia: @LanderAhalDugu

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pozik agertu da Lander Martinez Bilboko Podemos-Ahal Dugu kontseilu herritarraren idazkari nagusi izendatu berritan. Martinez buru duen 'Pensando Bilbao' hautagaitzak botoen % 45,32ko babesa jaso du.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean, Bilboko idazkari nagusiak "zorionak" eman dizkio alderdiari eta parte hartu duten guztiei, "berriro ere demokrazian historian egin dugulako eta gure barne karguak edozeinek aukeratu ahal izan dituelako".

Martinez alderdiak Bilbon dituen erronkez aritu da, eta esan duenez, "Podemos indartu eta handitu, jendeari hurbildu eta parte hartzea sustatu behar dugu". Horrez gain, "berehala" egingo duten asanblada "handi" batean udal hauteskundeetan izango duten presentzia erabakiko dute: "Aukera onena zein den erabaki behar dugu, aurkeztu ala ez" eta aurkeztekotan, "zein plataformarekin" egingo duten bozkatu behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko albisteak