Politika -

Kataluniako prozesua

Aurrekontuak atzeratuta, hauteskundeak berehala deitzea eskatu du ERCk

2015eko Aurrekontuen negoziazioa maiatzera edo ekainera atzeratzea defendatu du Oriol Junquerasek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Junqueras ERCko buruak Artur Mas Generalitateko presidenteari exijitu dio Katalunian hauteskundeak ‘’ahalik eta arinen’’ deitzea, eta 2015eko Aurrekontuak adosteko negoziazioak datorren urteko maiatzera edo ekainera atzeratzea.

‘’Hauteskundeak deitu behar dira aurrekontuen tramitaziora iritsi baino lehen –urtarrila erdialderako dago aurreikusita-; bestela, udal hauteskundeekin eta orokorrekin elkartuko dira, eta hori ez da ona inorentzat’’, esan du Junquerasek elkarrizketa batean.

Junquerasek gogoratu du Generalitateak dagoeneko onartu duela kontuak luzatzea, eta, beraz, luzapen horri maiatza edo ekaina artea eustea proposatzen du ERCk, ‘’independentziaren ibilbide-orriari moldatutako aurrekontuak’’ negoziatzeko.

‘’Aurrekontuak hauteskundeen aurretik egiten baditugu, Montorok inposatutako baldintzekin egingo ditugu’’, gaineratu du.

Ekainaren 19tik eta 23ra arteko astean eztabaidatuko dituzte aurrekontuak, aurreikuspenen arabera.

Iruzurraren inguruko batzordea

Kataluniako Parlamentuan Jordi Pujolen herentziaren inguruan egiten ari diren ikerketaren harian, Junquerasek defendatu egin du bere alderdiaren jarrera. ‘’Generalitateko presidenteak ez du ikerketa batzordeetan agerraldirik egin behar’’, esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma gaur