Politika -
Euskobarometroa: erreakzioak
PP: 'Podemos herritarren desengainuaren lasaialdia da'
"Desilusioa kudeaketari irabazten ari zaio, eta horrela jarraitzen du", esan du Nerea Llanos EAEko PPren idazkari nagusiak: "Podemos desengainu hori ari da bereganatzen".
Erredakzioa
Nerea Llanos EAEko PPren idazkari nagusiak esan du Euskobarometroaren azken hauteskunde-inkestak "herritarren desengainua" islatzen duela, eta adierazi du Podemos "egoera horren lasaialdi moduan" agertzen dela.
Ostiralean zabaldutako inkestaren arabera, EAJk jasoko lituzke botorik gehien, Legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balituzte, 22-23 eserlekurekin; baina Podemosi eserleku bakar bateko aldea aterako litzaioke, eta azken alderdi hori bigarren indarra izango litzateke. PP bosgarren tokian egongo litzateke, 6 eserlekurekin; egungo legegintzaldian 10 ditu.
PPk Bilbon duen egoitzan emandako prentsaurrekoan, Nerea Llanosek esan du Euskobarometroak erakusten duela desilusioa kudeaketari gailentzen ari zaiola: "Badago alderdi politiko bat herritarren lasaialdiaren rola egiten dena, eta desengainu hori hartzen ari dena", adierazi du.
"Ulertzen dugu herritar asko haserre egotea, desilusioa izatea; oso gaizki ari dira pasatzen eta sakrifizio asko eskatu dizkiete", azaldu du.