Politika -

Arartekoa

Manu Lezertua proposatu du EAJk Iñigo Lamarca ordezkatzeko

Eusko Legebiltzarraren hiru bostenek babesa eman behar diote hautagaiari, hau da, 45 boto. PSErekin eta PPrekin harremanetan jarri dira jeltzaleak dagoeneko.

Iñigo Lamarca jardunako Arartekoa. Artxiboko irudia: EFE
Iñigo Lamarca jardunako Arartekoa. Artxiboko irudia: EFE
Iñigo Lamarca jardunako Arartekoa. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Lezertua jurista Iñigo Lamarca Ararteko gisa ordezkatzeko proposatu du EAJk. Lamarcaren agintaldia urriaren 15ean bukatu zen, 10 urte karguan eman eta gero.

Eusko Legebiltzarraren hiru bostenek babesa eman behar diote hautagaiari, hau da, 45 boto. Lezertuaren izena duela zenbait aste proposatu zion EAJk PSEri, beharrezko babesa lortzeko negoziazioen barruan.

Lezertuak kargu juridiko ezberdinak bete ditu EAEko eta Europako erakundeetan. Lamarca ordezkatzeko “figura egokia” izan daitekeela uste dute sozialistek, PSEko iturriek jakitera eman dutenez.

Lezertuaren izena Ararteko berria izateko proposatu dute jeltzaleek, baina sozialistek trukean Arartekoaren ondokoa proposatzeko eskubidea eskatu dute. Hala ere, Julia Hernandez Lamarcaren ondokoak karguan jarraitzea ez dute baztertu.

Gehiengo kualifikatua

Hala ere, izendapena onartzeko beharrezko gehiengoa ez du bermatzen bi alderdien arteko adostasunak; izan ere, gehiengo kualifikatua behar dute.

Horregatik, jeltzaleak PPrekin harremanetan jarri dira dagoeneko. Printzipioz, Lezertuaren proposamenari “oztoporik” jartzen ez diotela azaldu du Alderdi Popularrak, baina Arartekoaren egituran aldaketak eskatu ditu, handiegia dela uste duelako, PPko iturriek azaldu dutenez.

Akordio baten zain Lamarcak jarduneko Arartekoa izaten jarraituko du. Izen bat adosteko lau hilabeteko epea dute Legebiltzarreko taldeek. Akordiorik lortu ezean, Arartekoaren ondokoak kargua hartuko luke inolako epemugarik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea