Politika -
Now! Euskal Herrira ekimena
101 atxikimendu jaso ditu sakabanaketaren kontrako manifestazioak
Sarek urtarrilaren 10ean Bilbon egitekoa den manifestazioan parte hartzeko deia egin, eta martxa isilarekin bat egin duten 101 lagunen atxikimendua aurkeztu du.
I.G. | EITB.EUS
Sare euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak mezu bat helarazi dio gaur, asteartea, gizarteari: Now! Euskal Herrira.
Ekimenaren bidez, zenbait sektoretako 101 lagunen atxikimendua aurkeztu dute, hiriburu bizkaitarrean presoen eskubideen alde urtarrilaren 10ean egitekoa den manifestazioan parte hartzeko deia luzatuz.
Bilbon egindako prentsaurreko batean, Joseba Azkarragak eta Maddi Mochales azkenaldian gertatutako bi gertakari historiko nabarmendu dituzte: batetik, AEBk Kubaren gainean egindako blokeoaren amaiera eta, bestetik, Kolonbiako Gobernuak eta FARCek berrabiarazitako bake negoziazioak.
ETAk jarduera armatua eten egin zuenetik hiru urte bete eta gero Sarek azaldu duenez, ?sentsibilitate ezberdinak barnebilduko dituen eta sigla edo helburu politiko jakinen gainetik egongo den sare herritarra osatzen eta indartzen jarraitzea oinarrizko ardatza dela uste dugu?.
?Guztiontzat hobea izango den etorkizun baterako oinarri komun eta sendo bat eraikiko duena. Horrek beharko luke erronka jendarte bezala. Eta hori da Sarek hartu duen konpromezua?, adierazi dute.
Erakundeak, hortaz, ?Bilboko urtarrilak 10eko mobilizazioan, mobilizazio isilean, pankartarik gabekoan? parte hartzeko deia egin du, ?munduak
ikus dezan dispertsioari amaiera jartzea ez dela eztabaida ideologiko ez eta sigla politiko kontua?.
Hau da manifestazioarekin bat egin dutenen zerrenda:
Agirre, Katixa | Idazlea
Alba Rico, Santiago | Filosofoa
Aldezabal, Arantza | EHU
Alvarez Solis, Antonio | Idazlea/Kazetaria
Amezaga, Arantza | Idazlea
Arejita, Haimar | Musikaria
Arrasate, Jagoba | Entrenatzailea
Arriaga ?Txiplas?, Xabier | Baserritarra
Arteaga, Txaro | Emakundeko zuzendari ohia
Barroso Gomila, Hodei | Bertsolaria
Benach, Ernest | Kataluniako Parlamentuko presidente ohia
Bertolo, Constantino | Editorea
Biskert, Patxi | Aktorea
Calvet, Gemma | Kataluniako Giza Eskubideen Batzordea
Camara, Josu | Antzerkigilea
Carod Rovira, Josep LLuis | Kataluniako parlamentaria
Colina, Sustrai | Bertsolaria
Cuerda, Jose Angel | Gasteizko alkate ohia
Díez, Francís | Musikaria
Duhalde, Anje | Abeslaria
Elorrieta, Eñaut | Abeslaria
Erremundegi, Ekhi | Kazetaria
Espiau, Gorka | Bake prozesuen ikerlaria
Etxaburu, Garazi | Dantzaria
Etxenike, Pedro Miguel | Fisikoa
Eziolaza, Zuriñe | kirolaria
Fernandez Castelli, Mariana | Historia irakaslea
Fernández Gálvez, Marisá | Abokatu feminista
Frabetti, Carlo | Matematikoa/Idazlea
Franquesa Segura, Assumpció | CCOO
Fresneda, Iratxe | EHU
Gopegui, Belen | Idazlea
Gutierrez Garcia, Merche | Medikua
Hidalgo, Zuriñe | Musikaria
Ibarra, Iratxe | Bertsolaria
Ibarra, Julio | Kazetaria
Ibarrondo, Juan | Idazlea
Irujo, Mikel | Europarlamentari ohia
Isunza, Gaizka | Musikaria
Ituño, Itzia | Aktorea
Iturralde, Matti | Medikua
Izagirre Rekondo, Mikel | Urnietako alkate ohia
Iztueta, Anjeles | Kontseilari ohia
Jaio, Karmele | Idazlea
Junkera, Kepa | Musikaria
Knorr, Gorka | Abeslaria
Lakasta, Juan Kruz | Kazetaria
Landa, Iñaki | | Zeledon ohia
Larrañaga, Esther | Kontseilari ohia
Larrieu, Claude | NPA/Ni ere banoa ekimena
Larzabal, Goyo | LABeko sortzailea
Lasa, Asun | Biktima
Lendinez, Ainhoa | Kazetaria
Manzanos, Cesar | EHU
Maristany, Cristina | Idazlea
Martinez de Lezea, Toti | Idazlea
Martinez, Josu | Zinemagilea
Matas Salla, Francesc | Aktibista politikoa
Maya Sein, Jon | Dantzaria
Mayo, Eloina | Mugimendu feminista
Merino, Aitor | Zinemagilea
Merino, Amaia | Zinemagilea
Mintegi, Laura | EHU unibertsitatea/ Idazlea
Mirena Landa, Jon | Zuzenbide Penaleko irakaslea
Montero, Almudena | Idazlea
Mouesca, Gabi | Preso ohia/ Espetxeen Nazioarteko
Behatokiko presidente ohia
Muguruza, Ane | Biktima
Muguruza, Fermin | Musikaria
Nielfa ?La Otxoa?, Jose Antonio | Abeslaria
Ocaña, Joana | Aktorea
Oiarzabal, Juanito | Mendizalea
Olaizola, Aimar | Pilotaria
Olalla, Carlos | Aktorea
Olasagasti, Eneko | Zinemagilea
Ormazabal, Patxi | Politikari ohia
Osoro, Nagore | Zumaiako arraunlarien patroia
Parra Nuño, Sebastià | Irakaslea/ Solidaridad Nicaragua
Perez de Mendiguren, Juankar | EHUko irakaslea
Pou, Eneko | Mendizalea
Pou, Iker | Mendizalea
Puello, Marine | Iruñeko inegotzi ohia
Ramirez de la Piscina, Toti | EHUko unibertsitatea
Reparaz, Pello | Musikaria
Rios Paul | Lokarri
Ruiz Beramendi, Mikel | Mikrobiologoa
Sadaba, Javier | Filosofoa
Sanchez, Gotzon | Aktorea
Sansa Albert, Carme | Actriz
Sasieta, Naroa | Informatikaria/gai jartzailea
Somarriba, Joane | kirolaria
Soria, Juanje | Abokatua
Taibo, Carlos | Idazlea
Tameron, Maika | Kirolaria
Toledo, Willy | Aktorea
Txikon, Alex | Mendizalea
Unda, Maider | Kirolaria
Urban, Miguel | Idazlea
Urdangarin, Mikel | Abeslaria
Urias, Fran | Musikaria
Uribe, Kirmen | Idazlea
Velez de Mendizabal, Jose Mari | Idazlea
Villanueva, Arturo | Iheslaria
Zabala, Begoña | Jurista
Zarraoa, Iñaki | Getxoko alkate ohia
Zubizarreta, Xabier | Arrasateko alkate ohia