Politika -
Kataluniako prozesua
Junquerasek presidentzia eskaini dio Masi, hauteskundeak irabazita ere
Oriol Junqueras alderdiko buruak zerrenda bateratuaren proposamenean ez ''trabatzea'' eskatu du.
Erredakzioa
Oriol Junqueras ERCko buruak Artur Masi proposatu dio CiUko burua izatea Generaliteko presidentea balizko hauteskunde aurreratuen eta konstituziogileen arteko 18 hilabeteetan. ‘’Aukera bat dela esan diot’’, gaineratu du Junquerasek Catalunya Radion egindako adierazpenetan. ERCk ahalik eta emaitzarik onena lortzea da asmoa eta, horren ostean ‘’eskuzabala’’ izaten jakingo duela adierazi du.
Bestalde, Kataluniako balizko hauteskunde deialdi baten aurrean, zerrenda bateratuaren proposamenean ez ''trabatzea'' eskatu du larunbat honetan Oriol Junqueras ERCko buruak, Artur Masek defendatzen duenaren kontra.
Junquerasek azaldu du banandutako hautagaitzek zerrenda bateratuak baino emaitza hobeak emango lituzketela, inkesten arabera. ‘’Emaitza hobeak emango lituzkeela inon adierazten ez den proposamen batean trabatzea konplikatua da’’, esan du ERCko buruak.
Hori justifikatzeko adibidea ere eman du, eta esan du gerta litekeela botoa emateko orduan ERC eta Podemos artean zalantzan dagoen herritar batek azkenean Podemosi ematea botoa, ERC zerrenda bateratuan baldin badoa. Halaber, uste du gerta daitekeela CiUren aldeko jendeak zerrenda bateratuari botorik ez ematea, bera bezalako jendea bertan egoteagatik.
Aurrekontuak
ERC burua Generalitateko aurrekontuak luzatzearen alde azaldu da, eta nabarmendu su horrek aukera ematen duela funtzionarioen parteko soldata berreskuratzeko.