Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gorenak pairatu duen 'ezohiko erasoa' salatu du Joaquin Gimenezek

Espainiako Gobernuaren esku-hartzeak kritikatu ditu epaileak eta botere judiziala "inoren meza-mutil" ez dela azpimarratu du.

Goreneko 13 epailek sinatutako idatzia izenpetu zuen Joaquin Gimenezek ere. EFE
Auzitegi Gorena
Goreneko 13 epailek sinatutako idatzia izenpetu zuen Joaquin Gimenezek ere. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere politikoak Auzitegi Gorenari egindako "ezohiko erasoa" salatu du Joaquin Gimenez auzitegi honetako epaileak eta Legeari jarraiki hartutako erabazpenekiko "errespetua" eskatu du. "Botere judiziala ez da inoren meza-mutila, bere diskurtsoa du", agertu du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

Nabarmendu duenez, "Goreneko Zigor arloko Salan ondoeza dago Gobernuak egindako esku-hartzeengatik", batez ere, Jorge Fernandez Espainiako Barne ministroak elkarrizketa batean epaileak "prebarikatzaileak" zirela "iradokitzen" zuten adierazpenengatik.

Carlos Lesmes Goreneko presidenteari eta Botere Judizialari zuzendutako idatzia izenpetu zuen Gimenezek, auzitegiko beste 12 epailerekin batera eta bertan, Mariano Rajoy presidenteari Barne ministroaren adierazpenei "muga" jartzeko eskatu zioten.

Joaquin Gimenezen hitzetan, "kritikatzea legitimoa da baina erabaki judizialen deslegitimazioa ez da onargarria". Esku-hartze horiek "ordezkari politikoen jurisdikzio kultura falta adierazten du", Gimenezen aburuz.

Magistratuak nabarmendu duenez, politikariek onartu beharko lukete "sistema judiziala" dela "Estatu demokratiko baten azken bermea". Gimenezen berbetan, ebazpenak kritikatu daitezke, "baina irainik erabili gabe".

"Botere judiziala ez da inoren meza-mutil, bere diskurtsoa du, eta ez da diskurtso politikoaren ordezkari, aukeraren diskurtsoa baita hori", erantsi du Auzitegi Goreneko epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniaren independentzia Auzitegi Gorena bideoak