Politika -
Epaiketa
Nikolas Txikik uko egin dio epailearen aurrean deklaratzeari
Izan ere, defentsako abokatuak argudiatu du oraindik ezin izan duela beharrezko dokumentazioa aztertu.
Erredakzioa
Francisco Nicolas Gomez Iglesias Nikolas Txiki-k epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubidea erabili du, eta uko egin dio deklaratzeari maula egitea, dokumentuak faltsutzea eta funtzio publikoak usurpatzea leporatuta egin behar zuten auzi saioan. Izan ere, defentsako abokatuak argudiatu du ezin izan dutela informazio guztia aztertu.
Horixe azaldu du Victor Sunkel abokatuak epaitegitik ateratzean. 11:00k aldera irten dira Francisco Nicolas eta bere abokatua bertatik, aretoan bost minutu eskas egon eta gero, eta kazetari ugari zain zituztela.
20 urteko gizonezkoa libre baina inputatuta dago urriaren erdialdetik. Atxilotu ostean, Madrilgo 24. Instrukzio Epaitegian deklaratu zuen, ustez dokumentazio faltsua erabilita Espainiako Gobernuaren aholkulari plantak egiteagatik.
Epaitegiko iturrietatik azaldu dutenez, epaileak behin baino gehiagotan gelditu behar izan zuen Nikolas Txikiren lehenengo agerraldia, inputatua negar-zotinka ari zelako leporatu zioten kargu guztiak ukatu zituen bitartean.
Epaile horrek 2. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zuen gero auzia.
Espainiako Poliziak dokumentuak faltsutzea, maula egitea eta funtzio publikoak usurpatzea egozten dio Nikolas Txikiri.