Politika -

Akordioa

Hauteskundeak 'berehala' deituko dituzte Katalunian, ERCren esanetan

Deialdia urtarrilaren 19a baino lehen egingo duten galdetu diote Oriol Junquerasi, eta akordioa “askoz lehenago” iritsiko dela erantzun du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako hauteskundeak 'berehala' deituko ditu Artur Mas presidenteak, Oriol Junqueras ERCko buruzagiak adierazi duenez.

TV3ri eskainitako elkarrizketan, deialdia urtarrilaren 19a baino lehen egingo duten galdetu diote, eta akordioa “askoz lehenago” iritsiko dela erantzun du. “Herritarrentzat Gabonetako oparia izango da”, gaineratu du.

Hauteskundeei begira, zerrenda bakar baten alde egin du Junquerasek, eta zerrenda horretan alderdietako siglak ez agertzea proposatu du. Independentzia ez da “biren artean erabaki behar den zerbait”, horren hitzetan, eta, horrenbestez, “ahalik eta eragile gehien” inplikatzearen alde agertu da.

Hainbatetan “eskuzabalak” izan direla eta, “etorkizunean ere” eskuzabaltasunez jokatuko dutela esan du Junquerasek. Horrez gain, Artur Masekin “ia egunero” hitz egiten dutela gaineratu du ERCko buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia