Politika -
Kataluniako prozesua
Masek Gabonak igaro arte atzeratu du hauteskundeen inguruko erabakia
Gainerako alderdiei kolaborazioa eta ''gatazkaren'' ohiko politika jarduna albo batera uztea eskatu die, eta ziur esan du Gabon ostean ados jarriko direla.
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak Gabonak igaro arte atzeratuko du hauteskundeak aurreratzeko aukeraren inguruko edozein erabaki. Hala ere, oporraldia bukatu ondoren "behin-behineko irtenbideak" aurkitzeko beharra azpimarratu du, ERCri zuzenduta.
"Jaiegunak lasai igaro ditzakegu, baina kontuan izanda hortik gutxira behin betiko irtenbideak aurkitu behar direla", adierazi du CDC alderdiaren fundazioaren urteroko ekitaldian.
Masen hitzetan, egun hauek aprobatu egin behar dituzte helburuak identifikatzeko, jokoan zer dagoen jakiteko eta kolaboratzearen aldeko jarrera izateko. "Ez da gatazkarako garaia, akordioa lortzen saiatzekoa baino", gaineratu du.