Politika -

Dirua Bartzelonan dago

Infantak behar ez zuen banku-kontuan sartu ditu 587.413 euro

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatu zion dirua, iruzurren bidez lortutako dirua bere onuran erabili zuelakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko instrukzio epaileak adierazi duenez, ezin du jasotzat eman Cristina infantak ordaindu dituen 587.413 euro, Barzelonako Epaitegi batek jaso dituelako, okerreko banku kontu baten sartu eta gero.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatu zion dirua, ustez Iñaki Urdangarin bere senarrak iruzurren bidez lortutako dirua bere onuran erabili zuelakoan, Noos Institutuaren inguruan sortutako sareaz baliatuta.

Ebazpenean, Castro infantaren defentsari zuzendu zaio, eta esan dio “ez dela posible ordaindutzat jotzea adierazitako diru kopurua, antza denez, ordaintzailearen akats bat dela eta” Palmako 3 zenbakiko Instrukzio Auzitegiaren kontuan ez dutelako sartu. Zehatz-mehatz, Bartzelonako 15 zenbakiko Lehen Mailako Auzitegiak jaso du dirua.

Antza, Aizoon enpresaren bidez lortutako dirua da. Enpresa horren jabeak Palmako dukeak dira, % 50ean, eta milioi bat euro baino gehiago jaso zituela uste dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urdangarin auzia Espainiako Felipe VI.a Ustelkeria politikoa gaur