Politika -
Aitorpena
Pablo Iglesiasen ondasunak: landetxe bat Avilan eta motor bat
Podemosen Zuzendaritzako kide izateagatik ez du dirurik jasotzen. Eurodiputatuaren 2013ko aitorpenaren arabera, 19.604,08 euro jaso zituen soldatapeko langile gisa, eta 50.082, autonomo moduan.
Erredakzioa
Landetxe bat Avilan (13.487,79 eurokoa), 2013ko urrian erositakoa, eta 2012ko abenduan 2.670 euroren truke erositako motor bat dira Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak dituen ondasun bakarrak, 2013ko errenta aitorpenaren arabera.
Eurodiputatuaren aipatutako aitorpenaren arabera, 19.604,08 euro jaso zituen iaz soldatapeko langile bezala, eta 50.082, autonomo moduan, Podemosek bere webgunean plazaratutako agirian agertzen denez.
Bankuko kontu korrontean 19.549,97 euro ditu, eta, horrez gain, bi aurrezki kontu ditu: 23.955,29 euro ditu batean eta 1.706,49 bestean (horren % 50 da berea).
Gainera, Europako Parlamentuan Iglesiasek aurkeztutako aitorpenaren arabera, unibertsitateko irakasle bezala, 500-1.000 euro arteko soldata jaso zituen iaz hilean, eta 1.000-5.000 euro Fort Apache telebista-saioko zuzendari eta aurkezle lanak egiteagatik.
Telebistako tertulietara joanda lortutako 1.000-5.000 euroak gehitu behar zaizkio aurrekoa guztiari.
Podemosen Zuzendaritzako kide izateagatik ez du dirurik jasotzen.