Politika -

Kataluniako prozesua

Hauteskundeei buruz hitz egiteko eskatu dio ERCk CiUri

Parlamentuan alderdi errepublikanoak duen bozeramailearen hitzetan, azarotik etenda daude negoziazioak, eta bada berrekiteko unea.

Aragones ERCko bozeramailea da Kataluniako Parlamentuan.
Aragones ERCko bozeramailea da Kataluniako Parlamentuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pere Aragones Kataluniako Parlamentuan ERCk duen bozeramailearen ondokoak 2015eko aurrekontuez eta Katalunian deitu beharreko hauteskundeez hitz egiteko deia egin dio CiUri.

Aragonesek Catalunya Radio irrati-kateari eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, azarotik etenda daude bi alderdi hauen arteko negoziazioak, baina Masen gobernuaren aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko ez diela iragarri ostean, bada elkarrizketari berriro heltzeko unea.

"Independentzia lortzeko bidean, akordio garrantzitsuak lortzea ahalbidetuko du ERCk", azpimarratu du Aragonesek, baina aurrekontuak "subiranotasun politiko faltaren menpe" daudela ohartarazi du. "Kataluniari ezer emateko prest ez dagoen Espainiako Estatuaren menpe gaude", erantsi du.

Aragonesen hitzetan, "akordioa negoziatzeko, batasuna behar da", eta ERCk "aurrekontuak luzatzea eta funtzionarioei aparteko soldata ordaintzeko kreditu osagarri bat onartzea" proposatzen duela esan du.

Aurrekontuak onartutakoan, hauteskundeak deitu beharko lirateke, horren ustez: "Kontzentrazio gobernu bat osatu, eta behar berrietara, estatu berri baten egituren arabera, moldatutako aurrekontuak egin beharko ditu exekutibo berriak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniako erreferenduma