Politika -

2015eko Aurrekontuak

PPk Aurrekontuak adostea eskaini dio Eusko Jaurlaritzari

Baldintza gisa, baina, inbertsioari eta ekintzaileei bideratutako dirua "handitzea" jarri du.

Anton Damborenea EAEko PPk ekonomia arloan duen bozeramailea. EFE
Anton Damborenea EAEko PPk ekonomia arloan duen bozeramailea. EFE
Anton Damborenea EAEko PPk ekonomia arloan duen bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anton Damborenea EAEko PPk ekonomia arloan duen bozeramaileak bere alderdiaren babesa eskaini dio Eusko Jaurlaritzari, 2015. urteko Aurrekontuak onartzeko, betiere inbertsioari eta ekintzaileei bideratutako dirua "handitu" egiten badu.

Eusko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurreko batean esan duenez, Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernuak aurkeztutako Aurrekontuak "ez dira PPk diseinatuko lituzkeen aurrekontuen modukoak". Nolanahi ere, "erakundeen egonkortasuna" bermatze aldera, akordioa sinatzeko "prest" daudela argitu du buruzagi popularrek.

PPko ekonomia gaietarako bozeramaileak gogora ekarri du iaz akordioa lortu zutela bi alderdiek, Jaurlaritzak eta hiru aldundiek aurrekontuak izan ditzaten. "Egoera aldatu egin da, baina 2015a hauteskunde urtea delako eta EAJri dagoeneko interesatzen ez zaiolako", esan du Damboreneak, EAJk Arabako eta Gasteizko aurrekontuak adostea baztertu duela ikusita.

"Antza denez, egonkortasunaren kontua iruzurra zen, aurrekontuak eurek gobernatzen dituzten lekuetan baino ez adosteko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Eusko Jaurlaritza albisteak EAE