Politika -
Rene Cassin Saria
Biktimei 'bizikidetzari egindako ekarpena' aitortuko die Jaurlaritzak
Iñigo Urkullu lehendakariak entregatuko du gaur Rene Cassin Saria, Lehendakaritzan. Ekitaldia 12:00etan egingo dute, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da eitb.eus-en.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 42 biktimari emango die aurten Giza Eskubideen Rene Cassin Saria, "bizikidetzari egindako ekarpena" aitortzeko. Ekitaldia gaur egingo dute, 12:00etan, eta eitb.eus-ek zuzenean jarraitzeko aukera emango du.
Besteak beste, Adi-adian programan eta Glencree ekimenean parte hartu zuten biktimak daude sarituen artean, hau da, ETAren indarkeriarenak, GALenak eta Poliziarenak.
Exekutiboak azaldu duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak, gaur, Giza Eskubideen Egunean, entregatuko ditu golardoak.
Rene Cassin Sariaren helburua Giza Eskubideen arloan izandako jokabide nabariak aitortzea da.
Aurtengo erabakiarekin, biktimek izandako "enpatia" eta bizikidetzaren arloan egindako "ekarpenak" saritu nahi izan dituzte.