Politika -

Konstituzioaren Eguna

Hiru konstituzio-prozesu eratzaile abiatzea proposatu du EH Bilduk

Euskal Herriarentzat prozesu eratzailea abiatzea defendatu du Hasier Arraizek, EAEn, Nafarroan eta Iparralden ‘’erritmo’’ eta ‘’prozedura’’ ezberdinekin.

arraiz

EH Bilduk hiru prozesu eratzaile martxan jartzea proposatu du

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herrian konstituzio prozesu eratzailea martxan jartzea proposatu du larunbat honetan Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta Sortuko presidenteak. Horretarako, prozesu hirukoitza defendatu du, EAEn, Nafarroan eta Iparralden ‘’erritmo’’ eta ‘’prozesura’’ ezberdinekin.

Donostian prentsaurrekoa eskaini du EH Bilduko ordezkariak, Espainiako Konstituzioaren Egunaren ospakizunen harian. Agerraldi horretan, ‘’Euskal Herriko herritarrak beren etorkizunaren jabe egingo dituen prozesu eraikitzailea’’ defendatu du Arraizek, eta prozesu horrek ‘’independentzia’’ jomugan izan behar duela azpimarratu du.

Hala, ‘’barnean hiru prozesu eraikitzaile izango dituen prozesua’’ defendatu du Arraizek, EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko ‘’errealitate juridiko-politikoak’’ abiapuntu hartuta. "Jakin badakigu horrek erritmo ezberdinak eragingo dituela, eta seguruenik prozedura eta galdeketa ezberdinak ere. Baina helburua bakarra da: Euskal Herriko herritarrek beren etorkizunaren inguruan erabakitzeko aukera izatea’’, adierazi du.

EH Bilduko legebiltzarkideak esan duenez, aukera horrek ‘’Estatuarekiko konfrontazioa demokratikoa’’ eragingo du, ‘’Estatuak Konstituzioa erabiliko duelako horma gisa’’

 

Halaber, onartu egin du bere koalizioak ez duela proiektu hori aurrera eramateko gehiengo instituzionala; hala ere, Arraiz prest azaldu da ‘’lana eta erantzukizunak partekatzeko’’. Ildo horretan, aurreratu egin du EH Bildu prest dagoela ‘’elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordioak lortzeko erabakitzeko eskubidearen alde dauden indar politikoekin; Podemos horietako bat baldin bada, ongi etorri’’, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Iparraldea argazkiak EAE albisteak EH Bildu Araba