Politika -
Kataluniako prozesua
Katalunia 'askeagoa eta bidezkoagoa' izatea nahi du Masek
A9an Kataluniak "askeagoa" izan nahi duela erakutsi zuela nabarmendu du Generalitateko presidenteak.
Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak Katalunia "askeagoa eta batik bat bidezkoagoa" izatea nahi duela adierazi du gaur. Izan ere, "askatasunak justizia sozialaren eta eskubide eta aukera eta eskubide berdintasunaren zerbitzura egon behar du".
Masek Anne Brasseur Europako Kontseiluko Parlamentu-Asanblearen presidenteari Trias Fargas 2014 Saria entregatzeko ekitaldian egin ditu adierazpenok.
Trias Fargas Kataluniako Generalitateko Ekonomia kontseilari zenak "askatasunaren eta justizia sozialaren arteko banaketarik" egin ez zuela gogorarazi du Masek. Are gehiago, bi kontzeptuak "uztartu" egin zituela gaineratu du.
"Trias Fagarsek gizartea arduratsua, askea, baketsua eta parte-hartzailea izatea nahi zuen, eta hori da A-9an egin genuena", adierazi du.