Politika -

Nazioarteko txostena

Espainian ustelkeria sisteman txertatuta dago, TI erakundearen aburuz

Munduko 175 herrialdetako ustelkeria neurtu dute. Espainiak 100 puntutik 60 lortu ditu, eta 37. lekuan dago. Ikerketak funtzionarioen ustelkeria neurtzen du, ez politikariena.

Argazkia: Nazioarteko Gardentasuna erakundea
Argazkia: Nazioarteko Gardentasuna erakundea
Argazkia: Nazioarteko Gardentasuna erakundea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gardentasun Internazionala (Transparency International, TI, ingelesez) ustelkeriaren kontrako koalizio globala gobernuz kanpoko erakundeak ustelkeriari buruzko ikerketa egin du, ustelkeriaren pertzepzio-indizea neurtzeko. Erakunde horrek kaleratu berri duen txostenaren arabera, Somalia eta Ipar Korea dira ustelkeria maila altuena duten herrialdeak. Notarik onena, berriz, Danimarkak, Zeelanda Berriak eta Finlandiak lortu dute.

Ustelkeriaren aurkako borrokan erreferentzia da txosten hori, 20. urtez jarraian neurtu baitu munduko herrialde nagusienetako ustelkeria maila. Espainiak 100 puntutik 60 lortu ditu aurten, iaz baino bat gehiago.

Jesus Lizcano Gardentasun Internazionala erakundeak Espainian duen ordezkariak jakitera eman duenez, 175 herrialde aztertu dituzte, eta Espainia 37. lekuan geratuda (iaz 36. postuan zegoen). Horren hitzetan, kontuan hartu behar da funtzionario publikoen ustelkeria aztertzen dela txosten horretan, ez politikariena.

Lizcanoren aburuz, Espainian ustelkeria "batez ere alor politikoan zentratzen da, zenbait enpresaren laguntzarekin". Gobernuz kanpoko erakundearen aburuz, "Espainian ustelkeria sisteman txertatuta" dago.

Jose Ugaz TI erakundeko presidenteak salatu duenez, ustelkeria "fenomeno unibertsala da", eta "inpunitatea" arrisku bat dela esan du.

"Sistema politikoak eta juridikoak ustelkeriari aurre egiteko eta ustelkeria zigortzeko beharrezkoak diren neurriak azkar eta modu eraginkorrean hartzen ez dituzten bitartean, arriskua areagotzen ari da", azaldu du.

Espainiako egoera aipatuta, Ugazek nabarmendu du txosten honetan ez dela ustelkeria politikoa neurtzen. Hori dela eta, "ustelkeria eguneroko hedabideetan albiste nagusia den arren, txosten honetan Espainiak nota gainditu du".

Mundu mailako potentzia handiei dagokienez, AEB 17. lekuan dago, Japonia 15.ean, Alemania 12.ean, Txina 100.ean eta Errusia 136. postuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa