Politika -

Euskal Herria

Gipuzkoako bide-seinaleak errefusatu ditu Nafarroako Parlamentuak

UPNk, PSNk eta PPk adierazpen instituzionala onartu dute Bozeramaileen Batzordean. Gipuzkoako Aldundiaren seinaleztapena “esku-sartze onartezina” dela salatu dute.

Gipuzkoako Aldundiaren seinaleztapena. Artxiboko irudia: EFE
Gipuzkoako Aldundiaren seinaleztapena. Artxiboko irudia: EFE
Gipuzkoako Aldundiaren seinaleztapena. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNk, PSNk eta PPk adierazpen instituzionala onartu dute gaur Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordean. Nafarroa Euskal Herriarekin lotzen duen Gipuzkoako Aldundiaren seinaleztapena ?esku-sartze onartezina? dela salatu dute.

"Euskal Herria. Basque Country" errotuluarekin bide-seinaleak jarri behar zituela iragarri zuen Aldundiak iragan astean.

Nafarroako Parlamentuaren Bozeramaileen Batzordeko adierazpenak UPN, PSN eta PPren aldeko botoak izan ditu. Bilduk, Aralar-NaBaik eta Ezkerrak, ostera, kontrako botoa eman dute.

?Nafarroari egindako eraso abertzale berri honen? aurrean ?azkar? erantzuteko eskatu dio Parlamentuak Nafarroako Gobernuari. Era berean, ?Nafarroa eta Euskal Herria lotzen dituzten bide-seinaleak berehala kentzea? exijitzeko eskatu dio Ganberak Exekutiboari.

?Nafarroaren errealitate instituzionala errespetatzeko? eskatu dio Parlamentuak Gipuzkoako Aldundiari. Nafarroa ?ez da eta ez da sekula Euskal Herria deituriko erakunde historiko edo politiko baten parte izan?, errepikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Nafarroa