Politika -

Presidente berria Kutxabanken

Fernandezen dimisioaz azalpenak emateko eskatu dio EH Bilduk EAJri

Koalizioaren aburuz, "Fernandezen erabakiak EAJren aginduen arabera izan dira" eta, hortaz, jeltzaleek "ardura zuzena" dutela gaineratu du.

joseba permach

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandezen dimisioa zergatik gertatu den argitzeko eskatu dio EH Bilduk EAJri. Koalizioaren aburuz, "Fernandezen erabakiak EAJren aginduen arabera izan dira", eta, hortaz, jeltzaleek "ardura zuzena" dutela gaineratu du.

"Zertara eta zergatik dator Mario Fernandezen dimisioa? Zer-nolako kontrola izan du eta du EAJk Mario Fernandezen erabakietan?", galdetu du Joseba Permach EH Bilduko bozeramaileak.

Permachek adierazi duenez, orain bi aste Urkulluk egindako adierazpenek "arrazoia eman diote EH Bilduri".

"Mario Fernandezen dimisio honek argi erakusten digu prozesu honen helburu bakarra dela Kutxanbak erakunde pribatu bihurtzea, interes partikular espekulatiboen zerbitzura jarriz, eta kutxen kontrol publiko eta soziala desagertaraztea", gaineratu du.

EH Bilduren iritziz, Fernandezen dimisioa "Kutxabank pribatizatzeko prozesuan izan diren bestelako erabaki eta egoera ilunen artean beste kapitulu bat besterik ez da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Kutxabank EH Bildu Bizkaia