Politika -
Kutxabank
EAJrekin zituen 'desadostasunengatik' joan da Fernandez, PPren arabera
Danborenearen esanetan, EAJk uste du Kutxabank "aurrezki kutxatxo bat dela", baina "hazi egin behar den proiektu baten bankua da".
Erredakzioa
Anton Danborenea Bizkaiko PPren presidenteak adierazi du Mario Fernandez EAJrekin dituen "desadostasunengatik" joan dela Kutxabanketik; kapital pribatua bankuan sartzearen inguruko desadostasunengatik, hain zuzen ere. Horren harira, "zer banku-proiektu nahi duen argitzeko" eskatu dio EAJri.
Bizkaiko popularren bozeramaileak txalotu egin du Fernandezek BBKn eta Kutxabanken egindako lana, baina benetan garrantzitsuena bankuaren etorkizuna dela azpimarratu du.
Danborenearen esanetan, EAJk uste du Kutxabank "aurrezki-kutxatxo bat dela", baina "hazi egin behar den proiektu baten bankua da".