Politika -

‘El reencuentro’

Gisasola: 'Sufrimendu guztiak mahai gainean jartzeko ordua da'

“Izan naizena, izan garena edo egin duguna ez dago ukatzerik, hor geratzen da, baina arazoa gertatutakoaz gaur egiten dugun balorazioa da”, adierazi du preso ohiak EiTBn.

Carmen Gisasola preso ohia. Argazkia: EiTB
Carmen Gisasola preso ohia. Argazkia: EiTB
Carmen Gisasola: 'Sufrimendu guztiak mahai gainean jartzeko unea da'

0:33

Eriz Lotina | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?Sufrimenduaren aurrean bakoitza bereari begira egon gara gizartean eta sufrimendu guztiak mahai gainean jartzeko ordua da. Dokumental hau urrats bat izan da bide horretan?, azaldu du Carmen Gisasola preso ohiak EiTBn.

?Izan naizena, izan garena edo egin duguna ez dago ukatzerik, hor geratzen da, baina arazoa gertatutakoaz gaur egiten dugun balorazioa da?, adierazi du preso ohiak.

Duela urtebete, Joseba Goikoetxearen erailketaren 20. urtemugan antolatutako omenaldian, elkartu ziren lehen aldiz Carmen Gisasola eta Andoni Alza Langraitz bidea hartu duten preso ohiak Rosa Roderorekin. 2013ko azaroaren 22an, hedabide guztiek erreparatu zioten hiruren arteko elkarrizketari, eta baita ondoren elkarren arteko besarkadari ere. Irudi berri hark barkamen eta adiskidetze garai berria zabaldu zuen.

El reencuentro dokumentalean, Alzak eta Gisasolak ETAko kide gisa egindako ibilbidea gogorarazi dute, eta baita ETAtik nola urrundu ziren ere. Alderdi Popularraren kartzela-politikaz eta ezker abertzalearen blokeoaz hausnarketa kritikoa egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak ETA gaur