Politika -

Gobernu bilera

'Ulergaitza da presoek onurak lortzeko eskaerarik egin ez izatea'

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, ETAko preso batzuek Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko egin dituzten eskaerei buruz mintzatu da Erkoreka.

Gisasolaren bergizarteratzeko ahalegina nabarmendu du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legeak aurreikusten dituen espetxe onurak lortzeko EPPKko presoek “bana-banakako” eskaerak egin ez izana “ulergaitza”  dela esan du gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozreamaileak.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, ETAko preso batzuek Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko egin dituzten eskaerei buruz mintzatu da Erkoreka.

Erkorekak azpimarratu duenez, gerturatzea eskatzea “eskubidea da”, eta espetxe onurak eskatzea bestelako bide bat da.

Horren haritik, bozeramalearen esanetan, ETAko presoek bidalitako eskariak “ez datoz bat banan banako eskera zehatzekin”, EPPKk iazko abenduan espetxe politika onartu eta esparru horretan jarduteko konpromisoa hartu zuenean esan bezala.

“Ulergaitza da konpromiso politikoa eskera formal ez bihurtzea, aurrera egiteko”, esan du. Hori dela eta, eskari horiek “onartzeko arazoren bat” izango dute, bere ustean.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batzartu ondoren, Espainiako erregeak “bere ondorio propioak” atera beharko ditu Estatu ereduaren inguruan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez.

Urkullu ostiralean bildu zen Felipe VI.a erregearekin. “Errespetuzko bilera instituzional bat” izan zela esan du Erkorekak.

Erkorekak lehendakariaren eta erregearen arteko bileraren xehetasun gehiago eman ditu. Egoera ekonomikoaz, normalizazio politikoaz edota euskal autogobernuaren etorkizunaz aritu ziren, besteak beste.

“Erregeak entzun egin zuen, baina ez zen konpromiso zehatzik izan. Lehendakariak ere entzun egin zuen, baina ez zion erregearengandik konpromisorik lortu”, erantzun du Erkorekak bere agerraldian. “Lehendakariak bere kezkak eta iritziak azaldu zizkion erregeari. Bere rola bete du, eta orain Estatuko buruzagiak bere ondorioak atera beharko ditu, ez bakarrik lehendakariak esandakoa entzun ondoren, baita beste bozeramaile politikoek esango dionaren ondoren ere”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Lehendakaria Espainiako Felipe VI.a bideoak