Politika -
Sigma Dos
Podemos hauteskundeetako garailea, 'El Mundo'ren inkestaren arabera
% 28,3ko babesarekin, PPren (% 26,3) eta PSOEren (% 20,1) aurretik geratuko litzateke. Askoz ere urrunago geratuko lirateke UPyD (% 4,5) eta IU (% 4,2).
Erredakzioa
Podemosek irabaziko ditu Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrak, botoen % 28,3 eskuratuta, PPren (% 26,3) eta PSOEren (% 20,1) aurretik, Sigma Dosek El Mundo egunkariarentzat egindako inkestak agerian utzi duenez.
UPyD (% 4,5), IU (% 4,3), CiU (% 3), ERC (% 2,8), C’s (%2,5), EAJ (% 1,1) eta Amaiur (% 1) izango lirateke hurrengoak boto-asmoan, Podemosen eta Espainiako Estatuko alderdi tradizional nagusien atzetik, oso urrun.
Inkestaren arabera, Podemosek maiatzeko Europako hauteskundeetan jasotako babesaren laukoitza lortuko luke.
Hautagaien balorazioa
Buruzagi politikoen balorazioari dagokionez, Pablo Iglesiasek (Podemos) lortu du nota onena (4,4), eta Pedro Sanchez (PSOE) geratu da bigarren (4,1).
Horien atzetik, buruzagi politiko hauek geratu dira: Rosa Diez (UPyD), 4,1; Albert Rivera (C’s), 3,9; Cayo Lara (IU), 3,7; Mariano Rajoy (PP), 3,6; Josep Antoni Duran i Lleida (UDC), 3,1; Iñigo Urkullu (EAJ), 2,9; Oriol Junqueras (ERC), 2,6; eta Artur Mas (CDC), 2,4.
Sigma Dosek 1.000 galdeketa egin ditu azaroaren 17tik 19ra azterketa hori egiteko.