Politika -

PSE-EE

Gipuzkoan aldaketa aukera bat 'antzeztea' egotzi dio Mendiak EAJri

Bestalde, Denis Itxasok 'Gipuzkoako alkate' izan nahi duela esan du, 'udal tradizio luze bateko oinordeko' sentitzen delako.

Idoia Mendia, Denis Itxaso eta Iñaki Arriola. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia, Denis Itxaso eta Iñaki Arriola. Argazkia: EiTB
EH Bilduk Gipuzkoan daramatzan 3 urteak galduta daude, Mendiaren ustez

0:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko udal eta foru hauteskundeei begira, Gipuzkoan aldaketa aukera bat "antzeztea" egotzi Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak EAJri. Horren esanetan, legegintzaldi honetan jeltzaleek nahiago izan dute "Gipuzkoa hutsaltasunera eraman lehengusu-anaiei aurre egin baino".

"Orduan, EAJk gipuzkoarrei etorkizuna eskaini beharrean, horiek eskarmentatzea aukeratu zuen. Bilduren Gobernua ez da ulertzen EAJren laguntzarik gabe, baina suarekin jolas egin dute", adierazi du PSE-EEk Pasaian egin duen ekitaldian. Idoia Mendiak Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiari babesa eskaini dio.

Halaber, Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia eta Odon Elorza Donostiako alkate ohia ere Pasaiako ekitaldian izan dira.

Mendiaren iritziz, Denis Itxaso da "aldaketarako aukera bakarra" Olano bikotearen aurrean.

Gipuzkoan EH Bilduk daramatzan hiru urteak galdutako urteak dira, eta "liskarra, paralisia eta dinamismo falta" ezaugarritzat izan dituen garai gisa definitu du Idoia Mendiak. Horren aurrean, PSE-EEk Gipuzkoan agindu nahi du.

Bestalde, Denis Itxasok "Gipuzkoako alkate" izan nahi duela esan du, "udal tradizio luze bateko oinordeko" sentitzen delako. Azaldu duenez, "proposamen serio eta ausartak, etorkizunez, arrazoiz eta zentzuz beteak" egingo ditu.

Itxasok gaineratu duenez, proposamen horiek izango dira "umiltasunez hitz egiten hasteko eta ezberdinen arteko konponbideak adosteko oinarria".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Idoia Mendia bideoak