Politika -

Parlamentuaren inkesta

Irabaztea espero du UPNk, nahiz eta datuak 'kezkagarriak' izan

Bestalde, emaitzekin “pozik egon” behar dutela uste du Podemosek. Bilduren hitzetan, “Nafarroako gizarteak aldaketa nahi duela argi utzi dute” emaitzek.

Carlos Garcia Adanero eta Patxi Zabaleta UPN eta Aralarreko bozeramaileak, hurrenez hurren. EFE
Carlos Garcia Adanero eta Patxi Zabaleta UPN eta Aralarreko bozeramaileak, hurrenez hurren. EFE
Carlos Garcia Adanero eta Patxi Zabaleta UPN eta Aralarreko bozeramaileak, hurrenez hurren. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatza izango balitz Nafarroako Parlamentuaren inkestarekin “nahiko kezkatuta” egongo litzatekeela onartu du Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramaileak. Hala ere, datozen hauteskundeetan UPN “indarrik bozkatuena” izango dela uste du.

Bildu

Maiorga Ramirez Bilduko bozeramailearen ahotan, “Nafarroako gizarteak eta herritarrek premiazko aldaketa bat nahi dutela argi utzi dute” emaitzek.

PSN

Inkestaren emaitzak “oso sinesgarriak” ez direla adierazi du Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak. Lizarberen hitzetan, inkestak sozialistei espero eta “nahi” ez dituzten emaitzak ematen dizkie.

Geroa Bai

Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentariak “ezustekoa” hartu du inkestaren emaitzekin. Aierdiaren esanetan, gizarteak “aldaketa nahi” duela agerian utzi dute emaitzek.

Aralar-NaBai

Zentzu horretan, “Nafarroan aldaketa politikoa gertatzeko borondatea du gehiengoak, hori da garrantzitsuena”, azaldu du Patxi Zabaleta Aralar-NaBaiko bozeramaileak.

PPN

Bestalde, emaitza “oso harrigarriak” direla aitortu du Ana Beltran PPNko bozeramaileak. Hala ere, “maiatzeko hauteskundeetan izango diren emaitzak bestelakoak” izango direla ziurtatu du Beltranek.

UPyD

Inkestak ematen dien eserleku bakarra baloratu du Miguel Zarranz UPyDko koordinatzaileak. Alderdia “hazten” ari dela uste du Zarranzek. “Astiro, baina hazten ari gara”, gaineratu du.

Podemos

Azkenik, Joan Bosch Iruñeko Podemosen bozeramaileak azaldu duenez, alderdiak “pozik egon behar du” inkestako emaitzekin, baina “babes handiagoa” ez lortzea harritzen duela erantsi du; izan ere, gizartea “pobretze” eta “bidegabekeria” errealitate batean bizi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa