Politika -

Kataluniako prozesua

Generalitateari zuzendutako 'keinu' bat eskatu dio Sanchezek Rajoyri

Udan Artur Masek mahai gainean jarritako 23 proposamenak kontuan hartzea eskatu dio PSOEko idazkari nagusiak Gobernuko presidenteari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateari zuzendutako ''keinu'' bat eskatu dio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari. Zehazki, Artur Masek udan mahai gainean jarritako 23 proposamenak kontuan hartzea eskatu dio, eta Mas, Rajoy eta Sanchez bera bilduko dituen bilera egitera deitu du presidentea, elkarrizketa sustatzeko asmoz.

''Garaia da Gobernuko presidenteak irtenbidea eta erantzuna eman diezaien 23 proposamen horiei, epe ertainean’’, adierazi du Sanchezek Bartzelonan. ‘’Ez da epaitegien garaia, ez da kereilen garaia, ezta eskutitzen edo monologoen garaia ere’’, gaineratu du.

Hala, politika defendatu du irtenbide judizialen aurrean, Sanchezen hitzetan azken horrek ‘’arazoa handitu’’ egiten duelako. Horren harian, Kataluniaren eztabaida jorratzeko hiruko bilera egitera deitu du Rajoy.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako erreferenduma gaur Pedro Sánchez albisteak