Politika -

Auzitegi Gorena

Kataluniako prozesuaren 'judizializazioaz' ohartarazi du Roblesek

Gaiari “normaltasunez” heltzeko eskatu du Margarita Robles Auzitegi Goreneko epaileak. “Ez dira irizpide politikoak Justiziara eraman behar”, gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Margarita Robles Auzitegi Goreneko epaileak Kataluniako prozesuaren “judizializazioaz” ohartarazi eta gaiari “normaltasunez” heltzeko eskatu du. “Ez dira irizpide politikoak Justiziara eraman behar”, gaineratu du.

Catalunya Radio eskainitako elkarrizketan, Roblesek esan du “komenigarriena” politikoki konpontzea litzatekeela, “eta ez gaia judizializatuz”. “Erantzunak politikoak izan behar dira alde batetik eta juridikoak bestetik”.

Ez du uste Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiaren aurka neurririk hartuko dutenik.

“Kataluniako Fiskaltzak gaia aztertu eta bere irizpidea Estatukoari igorri dio; horrek hartu behar du orain azken erabakia”, azaldu du.

Kataluniako PPk egindako adierazpenen inguruan, Roblesek azpimarratu du “fiskalak edo botere fiskalak zer egingo duen aurrera dezakeela dion edozein agintari” oker dabilela.

“Azken hitza ez du Estatuko Fiskaltza Orokorrak edo Kataluniakoak izango, Kataluniako Auzitegi Gorenak baizik”, amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Auzitegi Gorena bideoak