Politika -

Txartelen eskandalua

Santander bankuak Rodrigo Rato baztertu du

Era berean, nazioarteko aholku kontseilua desegin du bankuak. Rato kontseilu horretako kidea zen. Horrela, aholkularitza harremanak berregituratzea erabaki du bankuak, “egoera aldatu egin delako”.

Rodrigo Rato Gobernuko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Rodrigo Rato Gobernuko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Rodrigo Rato Gobernuko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Gobernuko presidente ohia baztertu eta nazioarteko aholku kontseilua desegin du Santander bankuak. Rato kontseilu horretako kidea zen. Bankuko administrazio kontseiluari ideiak proposatzen zizkion nazioarteko kontseiluak.

Ana Patricia Botinek zuzentzen duen erraldoiko iturriek gaur jakitera eman dutenez, aholkularitza harremanak berregituratzea erabaki du bankuak, “egoera orokorra aldatu delako eta datorren hamarkadan aldatzen jarraituko duelako”.

Nazioarteko aholku kontseilua 1997an sortu zuten. Orduz geroztik, Santander bankuak eraldaketa sakona izan du. Rato, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohia, 2008an fitxatu zuen Santander bankuak. Nazioarteko aholku kontseiluko kide izatera pasa zen berehala.

Orain, nahiz eta bankuaren nazioarteko aholku kontseilua desagertu, Ratok antzeko karguak ditu Telefonican eta Akbank Turkiako bankuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander bideoak