Politika -
Kataluniako prozesua
Fernandez Diazek ukatu egin du Fiskaltza Gobernuaren esanetara egotea
Generalitatearen aurkako balizko salaketak “arintzeko” ustezko presioak ukatu ditu Fernandez Diazek, eta Fiskaltza “autonomoa” dela berretsi du.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ukatu egin du Estatuko Fiskaltza Nagusia Gobernuaren esanetara egotea. Horren hitzetan, fiskalak “autonomoak” dira Katalunian igandean egin zuten galdeketaren aurrean erabakiak hartzeko.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Espainiako Barne ministroak esan du galdeketa horren aurrean “legearen defentsa sustatzea” dagokiola orain Fiskaltzari.
Kataluniako eta Estatuko fiskaltza nagusiak Artur Masen eta kontseilarien aurka salaketa jarri ala ez aztertzen ari dira orain.
Fernandez Diazek baztertu egin du Gobernuak salaketak “azkartzeko” presiorik egin izana, eta Fiskaltza “autonomoa” dela berretsi du. Ministroak, halaber, Gobernuak hartutako neurriak babestu ditu: “Konstituzioa urratzen zuen ekimen baten aurrean hartu behar genituen neurriak hartu ditugu”.