Politika -
Aurreneko agerraldi publikoa
Rajoyk A9ko prozesuaren inguruko agerraldia egingo du gaur
Gobernuburuaren prentsaurrekoa 12:30ean izango da, Moncloako jauregian. Katalunian igandean egindako kontsultaren ostean, aurreneko agerraldi publikoa izango du Rajoyk.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du gaur, Moncloako jauregian, azaroaren 9ko parte-hartze prozesua baloratzeko.
Katalunian igandean egindako kontsultaren ostean, aurreneko agerraldi publikoa izango du Rajoyk. Artur Masek gutun bat bidali dio elkarrizketa eskatzeko. “Behin betiko kontsulta” adostu nahi du Generalitateko presidenteak Espainiako Exekutiboarekin.
Horren harian, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Josep Lluis Cleries CiUk Senatuan duen bozeramaileei erantzun dio Ganberako kontrol saioan. Generalitateko presidenteak Kataluniaren independentzia lortzeko ez dituela inoiz PPren botoak izango ohartarazi du presidenteordeak Senatuan.
Segur aski, Gobernuko presidenteak Saenz de Santamariaren argudio berdinak errepikatuko ditu asteazken honetan, Moncloan. Agerraldia 12:30ean hasiko da.