Politika -

Espetxe politika

Ibon Iparragirre hiesa duen ETAko presoa espetxez aldatu dute

Navalcarneroko erietxean zuten, eta orain Alcala Mecora eraman dute. Etxeratek aske uztea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre oso larri dagoen ETAko presoa espetxez aldatu dute, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Navalcarneroko erietxean zuten, eta orain Alcala Mecora eraman dute.

Iparragirre "oso larri" dago, hiesa baitu, eta, horrenbestez, aske uzteko eskatu du Etxeratek.

"Ez da ulertzen Ibon Iparragirreren egoera ikusita beste espetxe batera aldatzea; aldaketa hauek kalte baino ez diote egiten bere egungo neurologiko eta psikologiko egoeran", salatu du Etxeratek. Izan ere, erabakiak "familiarengan eta jarraipena egiten dion  asistentzia psikologikoan ere eragina du".

Horren ildotik, Iparragirre aske uztea edo "espetxeratu aurretik zegoen espetxeratze arindua" ezartzeko deia egin du.

320 urteko baino gehiagoko espetxe zigorra du Iparragirrek, hainbat atentatu leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea