Politika -
Kataluniako kontsulta
Masen eta bi kontseilariren aurka aurkeztuko du kereila Fiskaltzak
Gaur aurkeztuko du kereila Kataluniako Fiskaltza Nagusiak.
Erredakzioa
Kataluniako Fiskaltza Nagusiak kereila bat aurkeztuko du gaur, asteazkena, Artur Mas Generalitateko presidentearen eta horren Gobernuko hiru kontseilariren aurka, iturri juridikoak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez. Erantzukizun penalak egotziko dizkie Fiskaltzak, A9ko parte-hartze-prozesuaren harira.
Masen aurka ez ezik, Joana Ortega Generalitateko presidenteordearen eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilariaren kontra ere jarriko du kereila, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian, forudunak baitira. Baliteke boto-paperen diseinuaren ardura zuen kontseilariaren aurka ere egitea, baina ez hautesleku gisa erabilitako lokal publikoen arduradunak.
Bestalde, posible da boto-paperen diseinuaren ardura zuen kontseilariaren aurka ere egitea, baina ez hautesleku gisa erabilitako lokal publikoen arduradunak.
Alicia Sanchez Camacho Kataluniako PPko presidentearen esanetan, Fiskaltzak egotzitako delituak hiru izan litezke: funtzionario-eroskeria, funts publikoak bidegabe erabiltzea eta auzitegiei desobeditzea.
Eduardo Torres Dulce Espainiako fiskalburuak gogorarazi du Ministerio Publikoak larunbatean bertan abiatu zuela ikerketa, eta hori bukatuta duenean erabakiko duela zer egin iradoki du.
"Fiskaltzaren eta justiziaren epeak ez dira politikaren edo hedabideenen antzekoak", gaineratu du.